Please fill in below form to create an account with us
 
                                
                        NeureHizki banaka ezarri beharreko tresna honek, hezkuntza-eremuan zein eremu klinikoan erabil daitekeena, Lehen Hezkuntzako 1. mailaren eta Bigarren Hezkuntzako 4. mailaren arteko ikasleen irakurketa-idazketaren ikaskuntzan parte hartzen duten prozesu kognitiboak euskaraz ebaluatzeko diseinatua, irakurketaren eta idazketaren ikaskuntzan egon daitezkeen nahasmenduak edo horiek jasateko arriskua identifikatzea du xede. Tresna 4 bateriak osatzen dute, eta ataza desberdinak hartzen dituzte, eskola-etaparen arabera. Ataza batzuk berdinak edo antzekoak dira ataza-multzo guztietan eta beste batzuk desberdinak.
 Tresnaren garapenean lanean dihardugu, beraz, ataza guztiak oraindik ez daude eskuragarri. Jarraian ikus daiteke ataza-multzoa osatuko duten ataza guztien laburpena:
                    
 
                 
                Hiztegia
 
                Zentzurik gabeko testuaren irakurketa
 
                Hitz zerrendaren irakurketa
 
                Pseudohitz zerrendaren irakurketa
 
                Fonemen banaketa
 
                Lehenengo hotsaren omisioa
 
                RAN objektuekin
 
                RAN zenbakiekin
 
                Letren izendapena
 
                Silaben banaketa
 
                Lehenengo silaba kentzea
 
                Jario semantikoa
 
                Oroimen fonologikoa
©2021 Neuresoft / BCBL