Ahozko hizkuntzaren ebaluaketa gaztelaniaz

NeureLeng gaztelaniazko gaitasun linguistikoak ebaluatzeko helburuarekin diseinatutako tresna klinikoa da. Banaka ezarri beharreko tresna honek hizkuntza zein komunikaziorako nahasmenduak identifikatzea eta esku-hartzeak gidatzea ditu xede. Bateria hau hizkuntzaren arlo guztietako –fonetika eta fonologia, hiztegia, morfosintaxia eta semantika– ulermen eta adierazpenean parte hartzen duten prozesu psikolinguistikoak aztertzeko erabili ahal izango da.

Behin bateriaren garapena amaituta, euskarazko NeureHitz bertsioaren baliokide izango da.

Beste ataza-multzoak

Ahozko hizkuntzaren ebaluaketa euskaraz

Irakurketa-idazketaren ebaluaketa euskaraz

Irakurketa-idazketaren ebaluaketa gaztelaniaz